Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du EHBilduk

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 5a, 21:14

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako hautagaitza osoa aurkeztu du Usurbilgo EHBilduk, ostiral honetan frontoian. Legealdi berrirako lan taldea jendaurrean aurkeztearekin batera, 2019-23 urte arterako lan ildo nagusien berri ere eman dute.

Segidan duzue Usurbilgo EHBilduk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako osatu eta ostiral honetan frontoian aurkeztu duen lan taldea.

MAIATZAREN 26KO UDAL HAUTESKUNDEETARAKO USURBILGO EHBILDUREN HAUTAGAITZA 

Agurtzane Solaberrieta Mesa.
Beñat Larrañaga Urdanpilleta.
Lur Etxeberria.
Joxe Mari Iribar Zapirain.
Aroa Etxeburua Ugartemendia.
Luken Arkarazo.
Oxkar Santamaria Pikabea.
Ainhoa Arrozpide Landa. 
Nerea Goizueta Garmendia.
Alazne Olaizola.
Ana Eizagirre Sagardia.
Xabier Arregi Iparragirre.
Fatimetu Hamadi.
Eugenio Noriega.
Ixi Navarro.