Musikaz blai dator asteburua 15.Soinurbil astearen baitan: txistulariak, akordeoia, dantza eta kantua

Noaua Aldizkaria 2019ko apirilaren 6a

Txamukos Mariatxi talde lesakarraren kontzertuaren ostean, asteburua musikaz gainezka dator. Eguerdian eta arratsaldean Usurbilgo eta eskualdeko txistulari taldeen kalejiraz gozatzeko aukera izango da herriko kaleetan zehar. Arratsaldeko 19:30etan, Lauhaizeta akordeoi orkestra, abesbatza eta klake taldea arituko dira frontoian, hiru diziplinak bateratuta. Bihar goizean, berriz, Zarauzko musika bandak kalejira eta kontzertua eskainiko ditu frontoian.

Apirilak 6, larunbata 
19:30 Lauaizeta akordeoi orkestra, abesbatza eta klake taldea Usurbilgo frontoian. 
Zehaztasunak: Lauhaizeta akordeoi orkestraren, abesbatzaren eta klake taldearen emanaldia. "Lauhaizeta Akordeoi Orkestra “AKORDEON PLUS” musika elkarteak akordeoi musika zabaltzeko egiten ari den ahaleginean bultzatutako ekintzen emaitza da".

-Klake taldea: 
Partehartzaileak: Oihana Chalde, Ane Guetaria, Getary Gonzalez, Uxue Irisarri, Lide mendizabal, Ainhoa Piñas, Aitor Urruticoechea, Jon Urruticoechea, Amaia zamora. Irakaslea: Larraitz Ugartemendia.

"Klake talde hau , 13 – 23 urte bitarteko ikasleez osatuta dago. Gaztetxoak izan arren, errepertorio desberdinak lantzen dituzte: swing musika, folka... Oraingoan, akordeoi taldearekin folk doinuekin batera emanaldia eskainiko dute".

Apirilak 7, igandea: Zarauzko Musika Banda
12:00 Zarauzko Musika Bandaren kalejira frontoian.
13:00 Zarauzko Musika Bandaren kontzertua frontoian.
Zehaztasunak: "36 urte ditu zarauzko musika bandak eta 45 kidez osatua dago gehienak 25 urtetik beherakoak".

Apirilak 10, asteazkena
18:30 Zumarteko ikasleen kontzertua Getariako Itur- zaeta Herri Eskolan, bertako J.S. Elkano musika eskolarekin egiten ari diren trukaketaren baitan.


Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxabank.