Txistulariek hartu dute goizeko lekukoa Soinurbilek antolatutako asteburua ekiteko, arratsaldean akordeoi, klake eta abesbatzak osatutako kontzertua frontoian 19:30etan

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 6a, 13:16

Usurbilgo eta eskualdeko txistulari taldeek osatu dituzte goizeko musika ekitaldiak, herriko kaleetan zehar kalejira eginda. Eguraldia lagun, arratsaldean ere 19:00etatik aurrera beste itzuli bat egingo dute. Frontoian ere ekitaldia izango da Lauhaizeta Akordeoi Orkestra, klake taldea eta abesbatzaren eskutik. Hiru taldeen artean kontzertu berezia eskainiko dute. 

Hona asteburuko eta asteleheneko egitaraua:

Apirilak 6, larunbata 
19:30 Lauaizeta akordeoi orkestra, abesbatza eta klake taldea Usurbilgo frontoian. 
Zehaztasunak: Lauhaizeta akordeoi orkestraren, abesbatzaren eta klake taldearen emanaldia. "Lauhaizeta Akordeoi Orkestra “AKORDEON PLUS” musika elkarteak akordeoi musika zabaltzeko egiten ari den ahaleginean bultzatutako ekintzen emaitza da".

-Klake taldea: 
Partehartzaileak: Oihana Chalde, Ane Guetaria, Getary Gonzalez, Uxue Irisarri, Lide mendizabal, Ainhoa Piñas, Aitor Urruticoechea, Jon Urruticoechea, Amaia zamora. Irakaslea: Larraitz Ugartemendia.

"Klake talde hau , 13 – 23 urte bitarteko ikasleez osatuta dago. Gaztetxoak izan arren, errepertorio desberdinak lantzen dituzte: swing musika, folka... Oraingoan, akordeoi taldearekin folk doinuekin batera emanaldia eskainiko dute".

Apirilak 7, igandea: Zarauzko Musika Banda
12:00 Zarauzko Musika Bandaren kalejira frontoian.
13:00 Zarauzko Musika Bandaren kontzertua frontoian.
Zehaztasunak: "36 urte ditu zarauzko musika bandak eta 45 kidez osatua dago gehienak 25 urtetik beherakoak".

Apirilak 10, asteazkena
18:30 Zumarteko ikasleen kontzertua Getariako Itur- zaeta Herri Eskolan, bertako J.S. Elkano musika eskolarekin egiten ari diren trukaketaren baitan.


Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxabank.