Bi bilera ireki 18:00etan Potxoenean, Jai Batzordearena eta emakume talde batek deiturikoa

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 9a, 11:13

Herritar nahiz eragileei zuzenduriko bi bilera ireki astearte honetan (apirilak 9) 18:00etan Potxoenean. Usurbilgo festak antolatzen segitzeko Jai Batzordeak finkaturikoa eta emakume talde batek deiturikoa, Martxoaren 8aren ondorenaz aritzeko.

Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko ditugun herriko festak antolatzen segitzeko Jai Batzordeak deitutako bilera irekia izango da apirilaren 9an, baita emakume talde batek Martxoaren 8ko greba feministaren osteko garai hau kudeatzeko bilera irekia ere.

“M8aren balorazio bilera irekia egin genuen, hainbat alor ukitu genituen eta beste hainbatetan sakontzeko gogoz gaude. Etorkizuna morez marraztu nahi dugu, gu guztion nahien eta beharren arabera, ahal dugun neurrian. Guztion artean emango dizkiogu forma eta norantza. Nork bere aletxoa jartzea asko delako, guzti-guztiok dugu lekua eta zeresana bilera honetan. Beraz, erantzi lotsak eta gerturatu!".

DATOZEN BILERA IREKIAK
Apirilak 9, asteartea
18:00 Jai Batzordearen bilera irekia Potxoenean.
18:00 Martxoaren 8ko greba feministari jarraipena emateko balorazio bilera irekia Potxoenean.

Maiatzak 6, astelehena
18:00 Euskaraldiko bilera irekia Potxoenean.