15.Soinurbil Astea amaitzeko, Zarauzko Musika Bandaren kontzertua frontoian

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 7a, 13:43

Asteburuak euritan harrapatu du igande goiza. Zarauzko Musika Bandaren kontzertuak frontoian eskaini du kontzertua, estalita hainbat lagunen aurrean. Asteburuak ekitaldi jendetsuak utzi dizkigu, aipatu Banda eta akordeoi, klake eta abesbatzaren kontzertuekin. Horrela amaitutzat eman da 15.Soinurbil astea. Gogoratu hala ere, datorren asteazkenean, hilak 10, arratsaldeko 6 eta erdietan Zumarteko ikasleek kontzertua eskainiko dutela Getariako Itur- zaeta Herri Eskolan, bertako J.S. Elkano musika eskolarekin egiten ari diren trukaketaren baitan.