Harria Hitz bisita gidatua larunbatean

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 9a, 08:56

Usurbilgo kultur altxorretan barrena bidaiatu, Zumetaren Arte Estudioa eta Txokoaldeko Txalaparta Txokoa ezagutzeko aukera aparta larunbatean (apirilak 13). Interesa izanez gero, mugi eta izena eman.

HARRIA HITZ BISITA GIDATUA
Eguna:
apirilak 13, larunbata.
Abiatzeko hitzordua: 10:00etan frontoian.
Iraupena: 3,5 ordu.
Zehaztasunak: “Harria Hitz” ibilbideak Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian izandako garrantzia erakusten du. Beraz, bikoitza da haren interesa. Batetik, ezkutuko harremana izanik ustekabe handia delako; bestetik, Usurbilen, kalean ikusgai dagoen ondarearen maila altua delako. Tapia, Zumeta, Mendiburu... Arte lanekin batera, hainbat artisten estudioak ere ezagutuko ditugu. Museoa ez, herria da Usurbil, eta arteaz ez ezik, giroaz ere gozatzeko aukera ematen du. Plan ezinhobea, beraz.

TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa – Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea– ,eta Zumeta Arte Estudiora –Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoa Zumetak partekatutako espaziora– ere gerturatuko gara".
Informazio eta erreserbak: bisita doakoa izango da, baina aldez aurretik (apirilak 9 baino lehen) izena ematea beharrezkoa da. 25 lagun, gehienez. Tfnoa.: 688 81 80 17, info@kultour.pro

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.