21. Korrika

Aginagako Eskola Korrika Txikia ospatzen lehena gaur 15:00etan

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 11a, 07:10

21. Korrika gure artera heltzeko egun bakarra baino ez! Ikasleak izango dira euskararen aldeko lasterketan murgiltzen lehenak, ikastetxeetan antolatu dituzten Korrika Txikiekin.

Aginagako Eskola izango da goiztiarrena, ostegun arratsaldeko 15:00etarako antolatu du Korrika Txikia. Ostiral goizean berriz Zubietako Eskolan eta Udarregi Ikastolan. Zubietako eta Aginagako Eskolek ikastetxe bueltan itzulia egingo dute euskararen alde lasterka.

Udarregi Ikastolakoak Santuenea eta Kalezarretik abiatuko dira hiru zutabeetan. Guztiak frontoian bildu eta amaiera ekitaldia ospatuko dute, lekukoaren mezu irakurketarekin, dantzan eta abestuz.

Ikastetxeak 21. Korrikan
Korrika Txikia ospatzeaz gain, 21. Korrikan parte hartuko dute ikastetxeek. Euskararen aldeko lasterketa gogoan izan, ostiralean 14:24 aldera sartuko da Aginagako Mapiletik. Lekukoa hartzen lehenak hain zuzen, Aginagako Eskolakoak izango dira. Ekainaren 9an bertan ospatuko duten Gipuzkoako Eskola Txikien jaialdia dela eta, Gipuzkoako Eskolek hartuko dute lekukoa. 

Zubietara bidean, Amiri aurretik Udarregi Ikastolak hartuko du lekukoa. "Ekimen honek, gaur inoiz baino gehiago, ikastola eta euskara bultzatzen dugun guztion elkartasuna behar du. Horregatik, ostiralean kilometro horretan familiak, ikasleak eta irakasleak parte hartzera animatu nahi zaituztegu". 14:50ean finkatu dute hitzordua Amiri inguruan, lekukoa hartuko duten gunean.

Zubietako Eskola parean, bertako eskola kideek hartuko dute lekukoa azkenik. "Arratsaldean, Korrika (ofiziala) Zubietatik igaroko denez, eskolako haurrak Gurasoi Elkarteko kilometro erdian lekukoa eramango dugu. Familiekin, 14.45etan eskolako atarian egin dugu hitzordua guztiok batera G.E.ko kmruntz abiatzeko". 

KORRIKA TXIKIA
Apirilak 11, osteguna
15:00 Korrika Txikia Aginagako Eskolan.

Apirilak 12, ostirala: Korrika Eguna
11:00 
Korrika Txikia Zubietako Eskolan.
11:30-12:30 Korrika Txikia Udarregi Ikastolan.

Hiru Korrika saio frontoira
11:30 Santuenea (LH6B), Bizkarre (LH4), Antxeta taberna (LH2), Bordatxo taberna (HH3), frontoia.
11:30 Haur Eskola (LH6A), Olarrondo sarrera (LH5), Atxe- galdeko Karobi (LH3B), Gaztele- kua (HH5 urte), frontoia.
11:30 Kalezarreko aldapa (LH3A), Labe Txiki (LH1), Patri (HH4 urte), frontoia.
Amaiera ekitaldia frontoian:
-Lekukoaren mezua irakurtzea.
-”Guk euskaraz”, “Euskalduna euskaraz” eta “Aberriaren mugak” abestiak kantatzea.
-“Klika” koreografia dantzatu. -Amaiera trikitilariekin.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.