"Ze estrategia behar du Gipuzkoak nagusien bizi-kalitatea hobetzeko?", gai honen inguruan mintzatuko da Maite Peña Artzabalen. Usurbilgo EAJ-k antolaturiko ekitaldia, "zabalik dago egungo gizarte politikaz, ditugun baliabideetaz eta etorkizunera begira gizarte zerbitzuen arloan izango ditugun erronkez interesaturik dauden herritar guztientzat".
Usurbilgo EAJ-ko bozeramaile Josune Urkolaren esanetan, “aukera ona dugu gizarte politikako foru diputatuarekin izan ditzakegun zalantzak eta baita ere gure herrian ditugun beharrak aurrez aurre partekatzeko”.
MAITE PEÑA ARTZABALEN
Eguna: apirilak 11, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Artzabal.
Hizlaria: Maite Peña, gizarte politikako foru diputatua.
Zehaztasunak: "Gizarte gero eta zaharkituago baten aurrean, ze estrategia du Gipuzkoak nagusienen bizi-kalitatea hobetzeko? Nolakoa da arreta? Ze behar ditugu Usurbilen?".
Antolatzailea: Usurbilgo EAJ.