21. Korrika

Udarregi Ikastolak Korrika Txiki handia ospatu du herrian barrena

Noaua Aldizkaria 2019ko apirilaren 12a

Usurbilgo ikastolak herrian zehar osatu dituen zutabeekin Korrika Txikia herriko txoko ezberdinetara zabaldu du.

"Klika" egin du Udarregi Ikastolak, Santuenean, Kalezarren, Munalurran eta Kaxkoan. 11:30ak pasatxoan ikasle eta irakasleen zutabe bana abiatu da Santuenea eta Kalezar aldetik. Lekukoa eskuz esku eraman eta aldatu dute frontoiraino. Pilotalekuan amaitu dute maila guztietako ikasleek, kantuan eta dantzan!