[IRUDITAN] Nafarroa eta Gipuzkoako dantza taldeak batu ditu Orbeldik

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 13a, 16:11

Usurbil larunbat honetan ospatzen ari den 7. Dantza Egunaren baitan, 4. Dantza Taldeen Topaketa ospatu dute goiz partean. Ondoko irudi bilduman, topaketako irudi bilduma.

Dantza Egun ezin eguzkitsuagoa esnaitu zaigu aurten. Plazara dantzara irteteko aitzakirik ez da honenbestez. Usurbil 7. Dantza Egun betean da! Goiz partean hasi dute festa, Erketz (Lasarte), Ortzadar (Iruñea) eta Monteagudoko Danzanteekin (Monteagudo). Kalejiran lehenbizi, frontoiko emanaldian gero.