EH Bilduk hauteskunde kanpainari begira, ekitaldia eskaini du frontoian

EH Bilduk hauteskunde kanpainari begira, ekitaldia eskaini du frontoian

EH Bilduk hauteskundeei begirako ekitaldia eskaini du frontoian. Pintxo eta sagardo apur baten ostean, Xabier Arregi Iparragirre alkateak eman dio hasiera ekitaldiari. Protagonista nagusiak herriko zerrendaburuak izan dira: Agurtzane Solaberrieta Mesa alkategaia eta Mertxe Aizpurua Arzallus Espainiako senaturako zerrendaburua.

Agurtzane Solaberrieta Mesa alkategaiaren hitzek eman diote hasiera ekitaldiari. EH Bilduk Usurbilerako dituen egitasmo nagusien aipamena egin du. Mertxe Aizpurua Arzallus Espainiako senaturako hautagaiak hartu dio hitza ondoren eta Espainiako alderdi eskuindarren aurrean EH Bilduk eskaintzen duen alternatibaren gaineko argudioak plazaratu ditu. Amaitzeko, Luken Arkarazo Udal hauteskundeetan EH Bilduren zerrendan den hautagaiak "Maravillas" Berri Txarrak taldearen abestia jo du gitarraz lagunduta. Hala, amaitutzat eman dute ekitaldia.

 

Hona EH Bilduk Udal hauteskundeetarako proposatutako bost egitasmo nagusiak: Santuenean abiatuko den inklusioa eta euskara ardatz izango dituen aniztasuna ikuspegi integralez kudeatzeko plangintza; Mugikortasun Planaren garapena; Emakumeon Etxearen sorrera; zaintza eta etxebizitza eredu berrien abiaraztea; eta auzo eta herri guztien Usurbil sendotzeko tresna eta antolaketa egokitzea.