[IRUDITAN] Larrian Gozok musikatu zuen 7. Dantza Eguna

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 15a, 11:18

Usurbilgo musika taldeak borobildu zuen 7. Dantza Eguna. Modu ezin egokiagoan, herria dantzara gonbidatuz.

Azken Inauteri Festako parranda gaua astindu zuten gogotik, jendetza dantza batean jarrita. Dantza Egunaren amaieran izan genituen bueltan Enara Eizagirre Hueta (bateria), Ane Azkonobieta Irazusta (trikitia eta bigarren ahotsak), Lide Pagola Agorreta (kitarra), Xabi Lazkano Iturrioz (baxua) eta Olatz Allur Maiz (pandero jolea eta ahotsak). Boskoteak 7. Dantza Egun amaieran herria dantzara animatu zuen, Aitzaga eta Txiriboga arteko plazatxoko oholtza gainetik.