Usurbildik Arantzazura oinez ostegunean

Usurbildik Arantzazura oinez ostegunean

Hamarkadetako usadioa berritzeko aukera izango da ostegun honetan (apirilak 18). Usurbildik Arantzazurako bidea oinez osatzeko txangoa antolatu du herritar talde batek.

Hamarkadetako usadioari bizirik eusten dio bai herriko nahiz inguruetako mendizale talde batek. Ostegun Santu egunez Usurbildik Arantzazura oinez joateko ohituraz ari gara. Aurtengorako hitzordua ere finkatu dute jada, apirilaren 18an. Bus zerbitzua eta bazkari nahiz askariak antolatu dituzte biderako. Ibilaldira batu nahi duzuenok izena aurrez eman beharko duzue. “Kirol pixka bat eginez, egun pasa eder bat egiteko aukera polita”, antolatzaileen esanetan.

Usurbil-Arantzazu
Eguna: apirilak 18, osteguna.
Abiatzeko hitzordua: 5:00etan frontoi atzetik. Bertan, autobuserako poltsak (aldatzeko arropa, oinetakoak...) jasoko dira.
Ibilbidea: Usurbil, Zelatun, Santa Ageda (norberak eramandako otarteko jana), Mandubia (salda eta ardoa), Ezkio-Itsaso (40. kilometroa, autobus zerbitzua Legazpira joateko eta laranja jana), Legazpia (bazkaria: entsalada, xerra eta sagardoa). 19:00ak alderako Arantzazun (askaria eta sagardoa).
Itzulera: 21:00ak alderako Usurbilen.
Prezioa: 50 euro (hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta autobusa barne).
Izen ematea: 600 669 276 (Joxemi).
Antolatzailea: herritar talde bat.