Gomazko paleta txapelketan izen emateko garaia

Gomazko paleta txapelketan izen emateko garaia

Maiatzean hasi eta Usurbilgo jaietan amaituko den Pagazpe Pilota Elkartearen txapelketan izen emateko aukera izango da apirilaren 18ra arte.

Pagazpe Pilota Elkarteak gizon nahiz emakumeentzat antolaturiko ekimenerako izen ematea zabalik egongo da apirilaren 18ra arte. Maiatzean hasiko da eta Usurbilgo jaietan jokatuko dira finalak. “Gomazko pilotaz jokatuko da, bikoteka eta partidak ostegun eta larunbat arratsaldetan izango dira”. Izen emateko bideok dituzue: pagazpe@gmail.com edo 653 014 518 (Haritz).

Usurbilgo 47. Pilota Txapelketa abiatzear
Pagazpe elkartetik aditzera eman dutenez, apirilaren 26an abiatuko da Usurbilgo 47. Pilota Txapelketa. "
Euskal Herriko pilotari afizionatu onenak izango ditugu ikusgai Usurbilgo frontoian", adierazi du aipatu kirol elkarteak. Guztira 16 bikote, "nor baino nor txapela irabazteko". Apirilaren 26an hasi eta Usurbilgo jaietan jokatuko dira finalak. Tarte horretan neurketak astebururo jokatuko dira, ostiral arratsaldeetan eta igande goizetan. Bikoteok parte hartuko dute:
1.- Lizaso - Urbieta (Billabona)
 2.- Urbieta - Urruzola (Asteasu)
3.- Etxaniz - Otermin (Bergara)
4.- Urkizu - Labaka (Hernani)
5.- Urmeneta - Aranburu (Errenteria)
6.- Elizegi - Osa (Andoain)
7.- Ruiz de Larramendi - Quina (Lazkao)
8.- Azketa - Elizegi (Zegama)
9.- Otxandorena - Landiribar (Ultzama)
10.- Apezetxea - Murgiondo (Azpeitia)
11.- Egiguren - Aizpurua (Amezketa)
12.- Santxez - Exposito (Astigarraga)
13.- Astiz - Gaskue (Ultzama)
14.- Aldave - Canabal (Iruñea)
15.- Santxo - Alduntzin (Usurbil)
16.- Nazabal - Arbizu (Irurtzun)