Joseba Irazoki eta lagunen kontzertua ostiralean

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 23a, 08:32

Laboaren Uztaila ekimen zikloko antolatzaileek lotu duten kontzertua ostiral gaueko 22:30etan Sutegin.

Laboaren Uztaila zikloko lagunek aipatu hilabete kontzertu ziklora gonbidatu izan duten taldearen emanaldia, Joseba Irazoki eta lagunen kontzertua antolatu dute apirilaren 26rako (ostirala) 22:30etan Sutegiko auditorioan. Emanaldirako sarrerak 10 eurotan eskuratu ahalko dira egunean bertan kultur etxean. Opariak ere iragarri dituzte. “Kontzertura etortzen diren lehen 30 lagunek diska opari!”.

"Gitarrista polifazetikoa da Joseba Irazoki, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, rocka, psikodelia, bluesa,... eta tresnen esperimentazioa hartzen ditu bere baitan, proposamen artistiko harrigarri eta sailkaezina osatuz. Umorea eta birtuosismoa barra-barra. Honako talde eta proiektutan dabil edo ibili da besteak beste:  Aton Rhumba, Petti eta Rafa Rueda, Duncan Dhu, Mikel Erentxun, Nacho Vegas, Maixa eta Ixiar, Do, On Benito,... Gitarra elektrikoa, ahotsa eta bonboa izango ditu lagun bakar taula gainean, gizon orkestrako repertorioa errepasatuko duelarik eta horrez gain, azken urteetan osatu duen taldearekin jotzen dituen abestiak ere ekarriko ditu".