[IRUDITAN] 15. Soinurbil Asteak utzitako ekitaldien laburpena

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 15a, 16:20

Bada astebete 15. Soinurbil astea bukatu zela eta balantzea egiteko garaia iritsi da. Sutegiko auditorian, frontoian, elizan eta herriko beste hainbat txokotan musikaz gozatzeko aukera paregabeak eskaini ditu aurtengo edizioak. Gogora ditzagun, besteak beste, une gogoangarrienak.

Aurtengo Soinurbil Astean ekitaldi ugari egon dira, herriko talde eta bakarlarietatik hasi eta Euskal Herriko artista eta taldeetaraino. Apirilaren 1ean, astelehenez ekin zion musika asteak Joan Luis Atxegaren organo kontzertuarekin. Igandera arte luzatutako kontzertuekin borobildu zuten astea Zumarte Musika Eskolako ikasleek, bai eta Zarautz edo Getariako musikariek, Lesakako Mariatxiek eta Ivan Allue musikariaren ekitaldiek. Aurtengo protagonistak organoa, haizezko instrumentuak, biolina, akordeoia, mariatxiak, abesbatza, klake dantzariak, musika banda eta txistulariak izan dira, besteak beste.