2019/05/10 20:00

Zinema

"Soinujolearen Semea" pelikula

"Soinujolearen Semea" pelikula
Sutegiko Auditorioa, Usurbil, Usurbil

Ordua: 20:00

Tokia: Sutegiko Auditorioa

Zehaztasunak: Fernando Bernuesek zuzendu duen pelikula honen gidoia Patxo Telleriak idatzi du Bernardo Atxaga idazlearen nobela ezaguna egokituta. Eleberrian bezala, David eta Joseba izango dira pelikularen ardatza: AEBetara joan zen bizitzera David eta orain hilzorian dago. Josebak, txikitako lagun minak, bisita egingo dio eta horren bidez, bien iragana errepasatuko da. Frankismoa, ETAn izan zuten parte hartzea, Gerra Zibilaren oihartzunak, tortura, traizioa. Adiskidetasunari, traizioari eta indarkeriari buruzko istorio hunkigarri honekin Euskal Herrian bizi izandako historia aztertzen da.

Zuzendaria: Fernando Bernues

Sarrerak: 5 euro Lizardin aldez aurretik eta egun berean lehiatilan.

Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea