Ia 172.000 eurorekin lagundu nahi ditu Udalak herri eragile eta herritarrak

Usurbilgo Udalak 2019ko diru-laguntzen deialdira aurkezturiko eskabideei erantzun die, behin behineko ebazpen proposamena kaleratu du. Guztira ia 172.000 euroko laguntza banatu asmo du Udalak, herritar eta eragileen artean. Ebazpena behin betikoa izan aurretik ordea, alegazioak aurkezteko maiatzaren 8ra arteko epea zabaldu da orain.

2019ko udal diru-laguntzen ebazpen proposamen hau, apirilaren 11ko udal dirulaguntzen batzordeak onartu zuen. Gogoan izan, lehenago, otsailaren 12an argitaratu zituen Udalak diru-laguntzon oinarriak. Martxoaren 12ra arte luzatu zen gero interesdunentzat, eskabideak aurkezteko epea.

Guztira ia 172.000 euroko diru-laguntzak banatu asmo ditu Udalak. Parekidetasunari garrantzia handia eman zaiola nabarmendu dute ohar bidez. “Batetik, eskatzaileak oinarrizko premisa hori barneratzeko, eta, bestetik, diru-laguntzen zuriketan, kontuan hartu beharreko aldagaia izatea nahi dugu. Modu horretan argazki erreala jasoko dugu”, azaldu du Alaitz Aizpurua Ogasun-zinegotziak.


Udalak kaleratu duena behin behineko ebazpena da. Alegazioak aurkezteko maiatzaren 8ra arteko epea izango dute interesdunek. "Aipatutako epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, ebazpen-proposamen hau finkoa izango da". Ebazpen honen gaineko xehetasunak apirilaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, usurbil.eus atarian eta Udaleko iragarki taulan aurkituko dituzue.

2019ko UDAL DIRU-LAGUNTZEN BEHIN BEHINEKO EBAZPENA
Gizarte zerbitzuen arloko diru-laguntzak
Banatuko den diru-laguntza kopurua: 12.000 euro.
Eskaera kopurua: 11.
Eskatzaileak: Acabe (Euskadiko anorexia eta bulimiaren aurkako elkartea), Adahigi (Arreta Gabeziaren Nahastea, Hiperaktibitatearekin edo gabe), Ademgi (Esklerosia anizkuna duten pertsonen Gipuzkoako Elkartea), AECC (Minbiziaren aurkako elkartea), AGI (Gipuzkoako Ikusmen urria dutenen elkartea), Agifes (buru eritasuna duten pertsonen familien elkartea), Alcer (Giltzurruneko gaixotasuna duten pertsonen Gipuzkoako elkartea), Atece (traumatismo kraneo-enzefalikoa eta burmuineko kaltea duten pertsonen Gipuzkoako elkartea), Atzegi (adimen urritasuna duten eta bere familien bizi kalitatea hobetzeko elkartea), Gipuzkoako elikagaien bankua (Banco de alimentos de Gipuzkoa), Ortzadar elkartea (adimen urritasun ertaina eta arina duten pertsonei zuzendua).

Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko diru-laguntzak
Banatuko den diru-laguntza kopurua: 4.259,52 euro.
Eskaera kopurua: 1.

Igogailuak ezartzeko diru-laguntzak
Banatuko den diru-laguntza kopurua: 2.700 euro.
Eskaera kopurua: 3 (gehienez ere 1.000 euroko laguntzak).

Kirol egitasmoak burutzeko diru-laguntzak
Banatuko den diru-laguntza kopurua: 52.689,66 euro.
Eskaera kopurua:
-Kirol taldeen ohiko diru-laguntza deialdian: 12 (Tximeleta, Andatza M.K.K., Baxurde Txiki U.T.T., Bazpi, Irisasi BTT, Beterri Sub, Usurbil F.T., Usurbil JK, Makax, Pagazpe P.E., Usurbil K.E., Zubieta P.E.). Guztira, 50.000 euro.
-Emakumeen eta gizonen berdintasun jardueretako deialdian: 0. 
-Kirol egokituko ohiko jardueretarako: 1 (Pagazpe P.E.). Guztira, 1.689,66 euro.
-Kultur edo bestelako elkarteetatik kirol jarduerak egiteko: 3 (Einean Guraso Elkartea, San Praixku Guraso Elkartea, Santuenea Auzo Elkartea). Guztira, 1.000 euro.

Norgehiagoka erregimenekoak ez diren kirol egitasmoak burutzeko diru-laguntzak
Banatuko den diru-laguntza kopurua: 6.535 euro.
Eskaera kopurua:
-Laguntza bereziak: 5 (eskatzaileak: Usurbil K.E., Usurbilgo giza probako eta herri kirolen antolakuntza). Guztira, 4.925 euro.
-Taldeetako prestakuntza teknikoen laguntza: 1 (eskatzailea: Usurbil F.T.). Guztira 75 euro.
-Kiroletako oinarrizko osasun miaketa: 3 (eskatzaileak: Usurbil F.T., Usurbil K.E. eta Pagazpe P.E.). Guztira 1.535 euro.

Kultur egitasmoak garatzeko diru-laguntzak
Banatuko den diru-laguntza kopurua: 78.379,59 euro (80.000 euroko laguntza poltsa zegoen).
Eskaera kopurua: 25 (87 ekintza proposatu dira, 84 lagunduko dira).
Eskatzaileen artean: Jexux Artze K.E., Gipuzkoako Bertsozale Elkartea, Organoaren Lagunak, Nafartarrak, Bihurri Txiki ludoteka, Einean Guraso Eskola, Alkartasuna Kooperatiba, Ziortza G.E., Orbeldi D.T., Bidean Agiñarron Herri Elkartea, Antxomolantxa, San Praixku Guraso Elkartea, Kantu Taldea, Gure Esku Dago, Kalezarko Jai Batzordea, Irriu Abesbatza, Zubietako Eskolako Guraso Elkartea, Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea, NOAUA! K.E., Aztarrika, Santuenea K.E., Hurbilago...

Nekazaritza eta abeltzaintzako diru-laguntzak
Banatuko den diru-laguntza kopurua: 11.491,22 euro.
Eskaera kopurua: 10 (eskatzaile bakoitzari kostu osoaren %50a, gehienez 2.000 euroko laguntza emango zaio).

Ingurumeneko diru-laguntzak
Banatuko den diru-laguntza kopurua: 2.826 euro (5.000 euroko laguntza poltsa zegoen).
Eskaera kopurua: 11.