#A28 %43,66ko parte hartzea 14:00etan, 8 puntu gorantz 2016ko datuekin alderatuta

Noaua Aldizkaria 2019ko apirilaren 28a

2016ko ekaineko Espainiako Gorteetarako hauteskunde eguneko ordu honen bueltako datuekin alderatuta, zortzi puntu egin du gora parte hartzeak gaurkoan Usurbilen. 14:00ak arte bozkatzera deituak zeuden usurbildarren %43,66ak bozkatu du gaurko hauteskundeotan. 2016an %35,62ak emana zuen botoa.

Espainiako Kongresua eta Senatua berritzeko hauteskunde egun hau parte hartzea nabarmen ari da erakartzen. 

Argitaratu berri dituzte 14:00etako parte hartze datuak. 

20:00ak arte botoa emateko aukera duten 4.698 usurbildarretatik 2.051 usurbildarrek bozkatu dute jada 14:00ak arte, %43,66ak alegia.

2016ko datuekin alderatuta, 8 puntu egin du gora parte hartzeak. Orduko hartan, %35,62k (1.666 herritarrek) bozkatu zuen ordu honetarako. 

Gipuzkoan, EAE-n, Nafarroan eta Estatuan ere parte hartzeak nabarmen egin du gora. Honatx 14:00etako datuak gainerako eremuetan: Gipuzkoan %42,81, EAE-n %41,75, Nafarroan %43,79 eta Estatuan %41,49. 

Hurrengo parte hartze datua 18:00ak aldera kaleratuko dute. Gogoan izan, 20:00ak arte zabalik izango direla 8 hauteslekuak. 

20:00etan hauteslekuak itxi eta hasiko da zenbaketa. Behin behineko datu guztion berri ematen joango gara egunean zehar.