Goizetik hauteslekuetan nabari den mugimendua datuetan islatzen ari da, oso argi gainera. Ezagutzera eman berri dituzte 18:00etako partehartze datuak. 2016ko hauteskundeetako datuekin alderatuta, 10 puntu egin du gora partehartzeak udalerri honetan.
2016ko ekaineko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, 18:00etarako usurbildarren %49,88ak emana zuen bozka, 2.333 herritarrek. Gaurkoan, %59,60ak, hitzordu honetan botoa ematera deituak zeuden 4.698 herritarretatik 2.800 usurbildarrek bozkatu dute.
Parte hartzean izandako igoera joera orokorra izan da Usurbildik kanpo ere. %60 inguruko parte hartzea izan da Gipuzkoan, EAE-n, Nafarroan eta Estatu mailan. Eremu guztiotan nabarmen egin du gora baita parte hartzeak, 2016ko hauteskundeetako datuekin alderatuta.
Gogoan izan, 20:00etan itxiko dira hauteslekuak. Une horretan hasiko da bozken zenbaketa. Plazaratuko diren hurrengo datuak honenbestez, behin behineko emaitzak izango dira.
USURBILGO PARTE HARTZE DATUEN BILAKAERA
14:00etan:
2019: %43,66 (2.051).
2016: %35,62 (1.666).
18:00etan:
2019: %59,60 (2.800).
2016: %49,88 (2.333).
20:00etan hauteslekuak itxi ostean, behin behineko emaitzak!