#A28 [Emaitzak, Kongresua] EHBildu nagusi Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 28a, 23:32

Espainiako Diputatuen Kongresuko emaitzak segidan. Bozken %100 zenbatuta, EHBildu izan da Usurbilen, hautagai zerrenda bozkatuena. Aipatu eta nabarmentzekoa da parte hartze datua; gaur bozkatzera deituak zeuden usurbildarren %75,14ak parte hartu du hauteskundeotan. 

#Usurbil #A28 Bozken %100 zenbatuta:
Errolda: 4.698.
Parte hartzea: 3.530 (%75,14).
Abstentzioa: 1.186 (%24,86).
Baliogabeak: 15 (%0,42).
Zuriak: 29 (%0,83).

EHBildu 1.545 (%43,95)
EAJ 819 (%23,30)
Podemos 502 (%14,28)
PSE 411 (%11,69)
PP 84 (%2,39)
Cs 55 (%1,56)
PACMA 26 (%0,74)
VOX 24 (%0,68)
EB 11 (%0,31)
ELAK 7 (%0,20)
Recortes 0 2 (%0,06)
PUM+J 0.

GIPUZKOAREN ORDEZKARITZA BERRIA KONGRESUAN

Gipuzkoan EAJ nagusitu da, bigarren EHBildu, atzetik PSE eta Podemos. Herrialde mailan izan diren emaitzak aintzakotzat hartuta, Gipuzkoa 6 diputatuok ordezkatuko dute Espainiako Kongresuan:

EAJ (118.928, %29,14): 2 diputatu

Joseba Andoni Agirretxea Urresti

Iñigo Barandiaran Benito

EHBildu (95.784, %23,47): 2 diputatu

Mertxe Aizpurua Arzallus 

Jon Iñarritu Garcia 

PSE (76.651, %18,78): diputatu bat

Odon Elorza Gonzalez

Podemos (70.384, %17,24): diputatu bat

Pilar Garrido Gutierrez