#A28 [Emaitzak] %75etik gorako parte hartzea, 11 puntuko gorakada 2016ko hauteskundeekin alderatuta

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 28a, 20:54

Emaitzekin batera nabarmendu beharreko datua gaurkoan; parte hartzearena. Aurreko 2016ko ekainean ospatu ziren hauteskundeekin alderatuta 11 puntu egin du gora parte hartzeak Usurbilen, igande honetan ospatu diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. Joera orokorra izan da, gorakada nabarmena islatu da baita herritik kanpo ere.

#Usurbil #A28 Parte hartze datuak:

KONGRESUA
Parte hartzea:
2019: %75,14 (3.530).
2016: %64,44.

Abstentzioa:
2019: %24,86 (1.168).
2016: %35,56.

SENATUA
Parte hartzea:
2019: %75,10 (3.528).
2016: %64,06.

Abstentzioa:
2019: %24,90 (1.170).
2016: %35,94. https://t.co/w19cNaa3fh