Ordua: 19:00.
Tokia: Potxoenea.
Hizlariak: GARA egunkariko ordezkaritza.
Zehaztasunak: Kinka larrian da urtarrilean 20 urte bete zituen GARA egunkaria. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz 1998ko uztailean ilegalki itxitako Eginen 4,7 milioi euroko zorrari aurre egin beharrean aurkitzen da, eta honenbestez, gu guztion babesa eta bultzada behar du. GARAren egungo egoeraren gaineko xehetasun guztiak eta egoera zail eta bidegabe hau iraultzeko abian jarri dituzten ekimenen, tartean harpidetza kanpainaren nondik norakoak ezagutzeko hitzaldia antolatu du GARA babesteko Usurbilgo herri batzordeak.
Antolatzailea: GARA babesteko herri batzordea.