Maiatzaren lehenari lotutako elkarretaratzea deitu du gaurko Ernaik 20:00etan Mikel Laboa plazan

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 30a, 07:51

Sare sozialen bidez zabaldu duen mezu bidez iragarri du mobilizazio gazte mugimenduak. Hitzordua, astearte honetan (apirilak 30) 20:00etan Mikel Laboa plazan.

Astearte honetarako deitu duen elkarretaratzean parte hartzearekin batera, biharko, maiatzaren lehenerako Iruñean deitua dagoen mobilizazio nazionalera joateko deia egin du Usurbilgo Ernaik. Biltzeko hitzordua, asteazken goizeko 11:00etan finkatu du Txantreako Irubide Institutuan. Mobilizazio nazionala eta egun osoan ekimen gehiago iragarri dituzte.

"Gora langileon borroka! Euskal gazteria lehen lerrora! Gaur Usurbilen arratsaldeko 20:00 tan elkarteratzea! Bihar denok Iruñeara! ", adierazi du Ernaik sare sozialen bidez.