2020ko Usurbilgo jai eguna ere, uztailaren 2a izango da

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 30a, 18:57

Ohi bezala, 2020an ere Usurbilgo jai egun nagusia uztailaren 2a izango dugu, Santixabel Eguna. Hala erabaki du udalbatzak aho batez, astearte arratsalde honetan egin duten osoko bilkuran.

Tokiko jai eguna tokiko erakundeak finkatzen du. Usurbilgo jai eguna honenbestez, Udalari dagokio finkatzea. Aurreko urteen ildotik, 2019an uztailaren 2a izango dugu udalerri mailako jai eguna. Eta 2020an baita, Santixabel Eguna alegia, gaur arratsaldean egin duen osoko bilkuran udalbatzak aho batez erabaki duenez.

2020ko egutegia eskutan honenbestez, Usurbilgo jai eguna uztailaren 2a izango da, Gipuzkoakoa uztailaren 31n. Eta EAE mailan, ohiko jai egutegia finkatua du Eusko Jaurlaritzak. Espainiako eta erlijio ospakizunei lotutako festa egunen egutegia:

– Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.
– Urtarrilaren 6a, Errege Magoen eguna.
– Martxoaren 19a, San Jose eguna.
– Apirilaren 9a, Ostegun Santua.
– Apirilaren 10a, Ostiral Santua.
– Apirilaren 13a, Pazko Astelehena.
– Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.
– Uztailaren 25a, Santiago Apostolua.
-Uztailaren 31, San Inazio Eguna (Gipuzkoa mailako jai eguna).
– Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna.
– Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala.
– Abenduaren 8a, Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna.
– Abenduaren 25a, Eguberri eguna.