Manifestazioa 18:00etan udaletxetik, Ingemarren itxiera eta langileen kaleratzea salatzeko

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 10a, 09:34

Manifestazioa ostiralean (maiatzak 10) 18:00etan abiatuko da udaletxe paretik. Herri erdigunea zeharkatu ostean, frontoian amaituko da langileen agerraldiarekin. Ingemarreko langileei elkartasuna eta babesa adierazteko aukera ederra beraz, hiru egun barru. 

Ingemarreko zuzendaritzak iragarritakoa bete, eta martxoan hasieran aurkezturiko enplegu-erregulazio espedientea gauzatu du. Atalluko langile gehienak kaleratu eta lantegia ixteko bidean jarri du. Aipatu espedientea iragarri zutenean greba mugagabeari ekin zioten langileek. Langileok kaleratzeen eta Ingemarreko itxieraren aurka manifestazioa deitu dute orain, ostiralerako (maiatzak 10). Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da udaletxe paretik. Herri erdiguneko kaleak zeharkatu ostean, frontoian amaituko da mobilizazioa. Pilotalekuan agerraldia iragarri dute langileok. 

Duela 10 urte hasitako borroka luzea egin dute langileok, Usurbilgo lantegia ixtearen eta urte guztiotan izan diren kaleratzeak saihesteko. Galizan, herri honetako plantan ordezkaritzarik ez duten bi sindikatuek (UGT-ko hiru ordezkarik eta CIGeko bik) zuzendaritzarekin adosturiko erabakiak eragin ditu azken kaleratzeok. Ingemarreko langileei babesa adierazteko aukera ezin egokiagoa izango da beraz ostiralean.