Artzabalen izango da bazkaria ordubietatik aurrera 25 euroko prezioan eta arratsaldean, 5 euroren truk Giza Proba ikusteko aukera izango da Dema Plazan. "22 emakumek historian lehenengoz Usurbilgo 3.800 kg harriarekin marka saiakera egingo dugu", adierazi dute giza proban parte hartuko duen taldeetako batek, Emarrik. Txoriherri eta Lasuenekin batera lehiatuko dira 18:00etan.