[IRUDITAN] Giza proba Baserritarren eguna borobiltzeko

Arratsaldeko giza probak hainbat eta hainbat herritar bildu ditu Dema Plazan. Hiru talde aritu dira plazako 3.800 kiloko harria mugitu nahian, eta denen artean ia 5 plaza egin dituzte.

Emarri taldearekin ekin diote giza probari, 22 emakumek osatutako taldeak 3.800 kiloko harria  3 plaza eta 2 zinta mugitu ditu orduerdiko tartean. Erakustaldi itzela eman du Astigarragako taldeak, eta esfortzuak harrian ere eragina izan du, puskatu egin baita eta solte geratu den zatia harriaren gainean eraman behar izan dute. Ondoren, Lasuen eta Txorierri talde mixtoek hartu dute parte. Harri berbera mugitu dute 6 pertsonaren artean; 4 gizon eta bi emakume talde bakoitzeko. Talde horiek parte hartzerako harria konpontzea lortu dute eta ez da berriz apurtu proba osoan. Azken bi taldeok ia plaza osoa egitea lortu dute.