Udajolasen izen emateko epea zabalik

Udajolasen izen emateko epea zabalik

Gurasoen joan etorria hasi berri da. Adi, zabalik da jada maiatzaren 23ra arte, Udajolas udaleku irekietan izen emateko epea. Izen emateko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-11:00 artean eta 16:30-18:30 artean.

Udaleku irekietarako plaza hartzeko garaia badator. Zabaldu berri dugu NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak antolaturiko Udajolasen izen emateko epea. Adi ordutegiari; goizez izen emateko ordubeteko tartea izango da, 10:00-11:00 artean; arratsaldez bi orduko tartea, 16:30-18:30 artean.

Usurbilen erroldaturiko 4-12 urte arteko 200 haur eta gaztetxoentzako lekua egongo da, uztailaren 3tik 30era (9:30-13:30) izango den Udajolasen. 

Izen emateak NOAUA! K.E.-ko bulegoan bideratu beharko dira; Bordaberri 3an. Izen ematerakoan, izen emate orria egoki beteta eta ordainketa egin dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko da, gizarte segurantzako txartelaren kopiarekin batera. Horrekin batera, argazkiak ateratzeko baimena emateko orri bat ere sinatu beharko da. 84 euroko prezioa izango du Udajolasek, 68 euro familia ugariek. Kasuotan ordea, Familia Ugariaren Txartela edo Familia Liburuaren kopia ekarri beharko da.

Eta aipatu moduan, ordainagiria, haurraren edo haurren izen abizenak egoki adierazita. Horretarako aurrez ordainketa egin beharko da Laboral Kutxako kontu zenbaki honetan: 3035 0140 34 1400025811.

Kontuan hartu beharreko zenbait ohar segidan; orduz eta epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko. Behin izena emanda, gero ez da dirurik itzuliko. Bestetik, izen emate orriak Udarregi Ikastolan eta Zubieta zein Aginagako Eskoletan banatuko dira. Izen emate orria eskuratzen ez baduzu, NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan eskuratu ahalko duzu, astelehenetik, maiatzaren 13tik aurrera. 

Kontuan hartu beharreko bi hitzordu
Udajolaseko izen emate epea ixten den egunean, maiatzaren 23an jakinaraziko dugu zenbat izen emate izan diren. Udajolasen gaineko argibideak berriz, ekainaren 13an (osteguna) 17:00etan Sutegiko auditorioan deitu dugun guraso bileran eskainiko dira.