Zirimara egitasmoa aurkeztuko dute 19:00etan Sutegin

Udarregi Ikastolak, Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak sustatuta, haur eta gaztetxoen eskolaz kanpoko jardueren eskaintza berritzen ari den Zirimara egitasmoa jendaurrean aurkezteko bilera sorta deitu dute egunotarako. Asteazkenean (maiatzak 15) 19:00etan euskarazko saioa Sutegin. Bilerotan parte hartzeko gonbita luzatu dute deitzaileek. "Etor zaitez eta informatu!".

Inklusioa, garapen integrala, euskara, kiroletako sarbidea, aisialdirako sarbidea, integrazioa, kulturartekotasuna, parekidetasuna ditu helburu Zirimarak. Berdin du ze ikastetxeetan ikasten egon. 6-12 urte artekoei (LH 1-6) zuzendutako haur eta gaztetxo orori zuzendua dago eskaintza. Hauxe aurten abiatu duten egitasmoaren baitan egin nahi den lanketa:

LH 1-4
Zirimara: 
Edukiak: psikomotrizitatea, kaleko jolasak, jolasak naturan, autokudeatutako jolasak, gorputz adierazpena, kooperazio jolasak, aurre-kirolak.
Ordutegia: 16:30-18:30. Astearteetan LH 1-2; ostegunetan LH 3-4. Astearte eta ostegunetan LH 1-4.

LH 5-6
Adin tarte honetarako eskaintza hau sustatu nahi da:
-Ostegunetan 16:30-18:30 artean, Zirimara: gorputz adierazpena, autokudeatutako jarduerak, malabarrak, skate, patinajea, bizikleta, eskalada, boleibola, eskubaloia, badminton, pala.
-Astelehen eta ostegunetan, 16:30-18:30 artean: Zirimara+futbola-eskubaloia.
-Astelehenetan 16:30-18:30 artean: futbola-eskubaloia, lau hilabete kirol jarduera bakoitzean.

AURKEZPEN SAIOAK
Maiatzak 15, asteazkena: 19:00 Sutegin (euskaraz).