Suizidioaren inguruko hitzaldia eta proiekzioa 19:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 13a, 09:19

Suizidioaren inguruan dagoen tabua hautsi eta gai honi buruz hausnartu eta hitz egiteko saioa antolatu du Usurbilgo Udalak astelehen honetarako (maiatzak 13) 19:00etan Sutegin.

Hementxe dituzue hitzordu honen gaineko xehetasunak:

SUIZIDIOAREN INGURUKO HITZALDIA ETA PROIEKZIOA
Eguna: maiatzak 13, astelehena.
Ordua:
 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Usurbilgo Udalak Bideginekin batera, suizidioagatik izaten diren heriotzen inguruan dagoen isiltasun tabua apurtu eta guztion artean komunikazio, elkarrizketa, hausnarketa gune bat sortu eta dokumentalean agertzen diren  testigantzekin bat eginez suizidioagatik gertatutako heriotzen ondoren berriro ere bizi daitekeela transmititu nahi du". Gai honen inguruko "Volver a vivir" (Sara Bote, 2013) dokumentala proiektatuko da eta hitzaldia eskainiko dute, Bidegineko kideek.
Bidegineko dinamizatzaileak: Izaskun Andonegi eta Txema Ormazabal.
Dokumentala: gaztelaniaz. 
Hitzaldia: gaztelaniaz eta euskaraz. 
Antolatzailea: Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila.