Pirinioetako Estos bailarara asteburupasa irailean Andatzakoekin

Pirinioetako Estos bailarara asteburupasa irailean Andatzakoekin

Irailaren 21etik 22ra Estos bailarara asteburupasa antolatu du Andatza M.K.K.-k. 5 hirumilako egingo dituzte. Izen ematea zabaldu dute jada.

Aipatu moduan, irailaren 21etik 22ra bost hirumilako egitera gonbidatzen dituzte mendizaleak, Andatza M.K.K.-tik. Estoseko aterpean hartuko dute ostatua. Pirinioetako asteburupasarako izen ematea zabalik izango da uztailaren 15era arte. 

PIRINIOETARA ASTEBURUPASA
Noiz: irailak 21-22.
Zonaldea: Estos bailara.
Ibilbidea: 5 hirumilako egingo dira. "Estoseko bailarara joango gara, Clarabides eta Gías mendietatik barrena 5 hirumilako egiteko asmoz: Pico Clarabide Oriental (3012 m), Clarabide Central (3020 m), Clarabide Occidental (3005 m), Pico Gías (3011 m) eta Gías Este (3002 m). Estoseko aterpean ostatua hartuko dugu".

Behin behineko egitaraua:
-Irailak 21: 6:00etan Usurbildik autobusez abiatu. Bidean geldialditxoa egin ondoren, Estoseko aparkalekura iritsi eta Estoseko aterpera abiatu.
-Irailak 22: Estos Aterpetik Clarabides eta Giaseko gailurrak egiteko asmoz abiatu. Ondoren, aparkalekura jaitsi autobusa hartzeko eta ilunabarrean Usurbilera itzulera.

Prezioak:

-Andatzako bazkideek: 37,50 euro FEDME gehigarria dutenek, 45 euro FEDME gehigarria ez dutenek.
-Andatzako bazkideak ez direnek: 77,50 euro FEDME gehigarria dutenek, 85 euro FEDME gehigarria ez dutenek.

Izen ematea: uztailaren 15a baino lehen, ordainketa egin Andatzakoen kontu zenbakiotako batean:
RURAL KUTXA: 3008 0259 1630 0543 0321
KUTXABANK: 2095 5069 0710 6848 9805

Oharrak:
-Plaza kopuru mugatua.
-Izen emateko zerrenda errespetatuko da, plazak bete arte.
-Lehentasuna Andatza M.K.K.-ko bazkideek izango dute.
-Andatza M.K.K.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean. Komenigarria da izapidetza ahalik eta azkarren egitea".

Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea: Andatza M.K.K.