Martxoak 8

#M8 [BIDEOA] "Borroka egun zoragarria!"

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 15a, 12:17

Martxoaren 8ko greba feministaren testuinguruan ekimenak antolatu eta ordutik lanketari segida eman dion Usurbilgo emakume taldeak, albiste honi atxikita doakizuen bideoa kaleratu du egun hartako irudiekin. "Borroka egun zoragarria!", hala definitu dute Martxoaren 8an bizitako egun historikoa.

Martxoaren 8koa, Usurbilen inoiz ikusi gabeko emakumeen planto historikoa izan baitzen. Goizean zehar kalejira zaratatsua egin zuten, hausnarketarako guneak sortu zituzten; eguerdian inoiz ikusi gabeko emakumeen manifestazioa. Herri bazkariaren ostean, sormenari eskainitako bazkalostea, abestu edota errezitatzera animatu ziren emakumeen eskutik. Eta gero, zumba, dantza, eta akelarrea plazaratu zituzten. 

Esandakoa, planto historikoa izan zen Martxoaren 8ko greba feminista eguna Usurbilen. Egun hartako irudiak ondoko kanalean dituzue ikusgai:
https://noaua.eus/bereziak/martxoak-8