Maitasun eredu erromantikoan erreparatuko dute Jakin Jardunaldietan

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 16a, 13:58

“Maitasuna politikoa da” jardunaldiak aurkeztu dituzte gaur eguerdian hedabideen aurrean. Arlo ezberdinetako adituak batuko dira uztailaren 11n eta 12an Usurbilen. Mari Luz Esteban, Lorea Agirre, Oihane Ruiz, Leire Milikua, Nora Salbotx, Ula Iruretagoiena eta Jone Miner, besteak beste. Izen-ematea zabalik dago jada.

"Maitasunaren ideologiak gure buruak, gure harremanak eta gure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen aztertuko du aurtengo Jakin Jardunaldiak". Horretarako, antropologoak, arkitektoak eta hezkuntza arloko adituak ekarriko dituzte Artzabal baserrira. Jakin, UEU eta Usurbilgo Udalaren elkarlanaren emaitza da gaur iragarri duten topaketa. Uztailaren 11n eta 12an egingo dira jardunaldiak baina izena emateko epea dagoeneko zabalik da. Xehetasunak esteka honetan topatuko dituzue: ueu.eus

 

"Usurbil, gogoeta pausatuaren topaleku"

Jardunaldi hauek hirugarrenez antolatu dira Usurbilen. Xabier Arregi alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Usurbil hitzaren eta gogoeta pausatuaren topaleku izan dadin nahi dugu".

Iritzi berekoa da Kepa Sarasola, UEUko zuzendaria: "UEUren zereginen artean dago topaguneak eskaintzea: ezagutza eta euskara zabaltzeko, hausnartzeko eta eztabaidarako. Udako Ikastaroak helburu horiek guztiak bideratzeko toki ezin aproposagoak dira, bai eta elkarlana sustatzeko ere".

 

Jakin Jardunaldiak Usurbilen

Uztailaren 11, osteguna

09:15-09:30 Ongietorria.

09:30-10:15 Lorea Agirre Dorronsoro (Jakineko zuzendaria)Maitasunaren ideologiaren eraikuntzak eta deseraikuntzak.

10:15-11:00 Oihane Ruiz Menéndez (arkitektura feministako ekintzailea)Maitasunaren ideologia eta hirigintzaren arteko lotuneak.

11:00-11:30 Kafe tartea.

11:30-12:15 Leire Milikua Larramendi (arkitektoa)Arkitektura, desira eta sexualitatea.

12:15-13:00 Saio irekia.

13:00-15:00 Bazkaria.

15:00-17:00 Esperientzien plaza: Elizondo, Bakio, Usurbil.

Nora Salbotx Alegria (NUPeko hezkuntza saileko irakaslea): Umeak herriak eraikitzen (Elizondo).

Ula Iruretagoiena Busturia (hirigilea eta EHUko irakaslea): Transbertsalitatea eta afektuak udalerri plangintzan (Bakio).

Jone Miner Aginaga (Usurbilgo udal arkitektoa): Txirikorda, belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa (Usurbil).

 

Uztailaren 12a, ostirala

09:00-09:45 Mari Luz Esteban Galarza (antropologoa): Maitasuna erdigunetik kanpo.

09:45-10:30 Abaraska kolektiboaEtxebizitza eredua auzitan jartzen (Donostia).

10:30-12:00 Tailerra eta kafea: Etxebizitza parekidea eta kooperatiboa nola eta nondik?

12:00-13:00 Partekatzeko saioa.

13:00-13:30 Bea Egizabal Ollokiegi: Klownklusioak.