[IRUDITAN] EH Bilduren larunbateko ekitaldi berezia

EH Bildu hauteskunde kanpaina betean da. Hilaren 26ko hauteskundeak ate joka diren honetan, EH Bilduk ekitaldi berezia eskaini du frontoian. Ohiko hitzaldia eskaini beharrean, larunbat arratsalderako alderdikideen eta orokorrean herritarren gaitasun artistikoak azaleratu dituzte. Musikariak, dantzariak, haurrentzako jokoak... giro ederra sortu dute herriarentzat proposatutako proiektua azaltzeko. Ekitaldiaren amaieran, zinegotzi izateko hautagaiek eta alkate hautagaiak proiektuaren ideia nagusiak azaleratu dituzte modu bisualago batean.