Zirimara ezagutzeko ate irekien azken jardunaldia gaur

Noaua Aldizkaria 2019ko maiatzaren 23a

Aurreko astean aurkezpen bilerak egin ostean, ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte egunotarako, Zirimara eskolaz kanpoko aisialdi eremuko proiektuko sustatzaileek. Ostegun honetan izango da ate irekien azken jardunaldia, 16:30-18:30 artean Oiardo Kiroldegian.

Inklusioa, garapen integrala, euskara, kiroletako sarbidea, aisialdirako sarbidea, integrazioa, kulturartekotasuna, parekidetasuna ditu helburu Zirimarak. Berdin du ze ikastetxeetan ikasten egon. 6-12 urte artekoei (LH 1-6) zuzendutako haur eta gaztetxo orori zuzendua dago, Udarregi Ikastolak, Usurbilgo Udalak eta NOAUA! K.E.-k sustatutako eskaintza. Hauxe aurten abiatu duten egitasmoaren baitan egin nahi den lanketa:

LH 1-4
Zirimara: 
Edukiak: psikomotrizitatea, kaleko jolasak, jolasak naturan, autokudeatutako jolasak, gorputz adierazpena, kooperazio jolasak, aurre-kirolak.
Ordutegia: 16:30-18:30. Astearteetan LH 1-2; ostegunetan LH 3-4. Astearte eta ostegunetan LH 1-4.

LH 5-6
Adin tarte honetarako eskaintza hau sustatu nahi da:
-Ostegunetan 16:30-18:30 artean, Zirimara: gorputz adierazpena, autokudeatutako jarduerak, malabarrak, skate, patinajea, bizikleta, eskalada, boleibola, eskubaloia, badminton, pala.
-Astelehen eta ostegunetan, 16:30-18:30 artean: Zirimara+futbola-eskubaloia.
-Astelehenetan 16:30-18:30 artean: futbola-eskubaloia, lau hilabete kirol jarduera bakoitzean.

ATE IREKIEN JARDUNALDIAK
Maiatzak 21, asteartea: 16:30-18:30 Oiardo Kiroldegia.
Maiatzak 23, osteguna: 16:30-18:30 Oiardo Kiroldegia.

Zirimararen sustatzaileak: Udarregi Ikastola, Usurbilgo Udala eta NOAUA! K.E.