Zumarteko ikasleak, Musikaldin

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 21a, 17:18

Musika Eskolen Jaialdia ospatu zen aurreko astean Arabako Alegria-Dulantzi herrian. Zumarte Musika Eskolako trikitixa-pandero taldea bertan izan zen, kalejiran parte hartzen.

Euskal Herriko 47 musika eskola eta 2.500 ikasletik gora bildu ziren bertan Musikaldin. Ganbera taldeak, abesbatzak, musika tradizionaleko taldeak-comboak, bandak, dantzak, orkestrak eta kalejira talde desberdinak aritu ziren. Zumarte Musika Eskolako trikitixa-pandero taldekoak kalejiran aritu ziren.