Euskal Herriko 47 musika eskola eta 2.500 ikasletik gora bildu ziren bertan Musikaldin. Ganbera taldeak, abesbatzak, musika tradizionaleko taldeak-comboak, bandak, dantzak, orkestrak eta kalejira talde desberdinak aritu ziren. Zumarte Musika Eskolako trikitixa-pandero taldekoak kalejiran aritu ziren.