Itxi berri dugu NOAUA! Kultur Elkartean, uztailerako antolatu ditugun udaleku irekietan izen emateko epea. Maiatzaren 13az geroztik, azken aste eta erdian zabalik izan den epearen baitan, 4-12 urte arteko 177 haur eta gaztetxo apuntatu dira. 200 lagunentzako lekua zegoenez, izen emate guztiak onartuak izan dira.
Izen emate epea itxita dagoenez, une honetatik aurrera epez kanpoko inskripziorik ez da onartuko. Izena eman duenak Udajolasen parte hartzeari uko egiten badio ez zaio dirua itzuliko. Udajolasi buruzko argibide gehiago, ekainaren 13an 17:00etan Sutegiko auditorioan deitu dugun informazio bileran emango dira. Udaleku irekiak uztailaren 3tik 30era!
Gogoan izan bestalde, Zubietan eta Aginagan ere udaleku irekiak antolatu dituzte. Segidan dituzue xehetasunak:
Udajolas
-Iraupena: uztailaren 3tik 30era.
-Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30.
-Izen emateko epea: itxita.
-Oharrak:
1-Epez eta orduz kanpoko izen ematerik ez da onartuko.
2-Udajolaseko guraso bilera, ekainaren 13an 17:00etan Sutegin.
-Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Udala.
Aginagako txokoak
-Iraupena: ekainaren 24tik abuztuaren 2ra.
-Oharra: taldea sortuko balitz, abuztuan ere martxan segiko dute udako txokoek.
-Izen emateko epea: maiatzaren 28ra arte.
-Izen emateko bideak: iraupen osoko izen ematea edo aste solteetarako.
-Informazio gehiago: gurasoelkartea@aginaga.eskolatxikiak.eus
-Antolatzailea: Aginagako Eskolako San Praixku Guraso Elkartea.
Zubietako txokoak
-Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30.
-Nori zuzendua: 4-12 urte artekoei.
-Informazio gehiago: zubietatxoko@gmail.com/ 649 659 786.
-Antolatzailea: Zubietako Eskolako Guraso Elkartea.