Eguerdiko 14:00ak arte %36,1koa izan da hausteskunde partehartzea, 2015ean baino %0,57 gutxiago

Noaua Aldizkaria 2019ko mai. 26a, 14:37

Usurbilgo partehartze datuak 2015ekoen oso parekoak dira, %36,1eko partehartzearekin arratsaldeko 14:00ak bitarte. 4.705 usurbildar daude bozkatzera deituta, herrian erroldatutakoak kontuan hartuta. 2015eko datuen oso parekoak dira ordu hauetako datuak, orduan %36,67ko partehartzea izan zen. 

Gaurko egunean hiru bozka ematera daude deituta herritarrak, eta laugarren baterako deialdia dute zubietarrek Herri Batzarra berritzeko. Udal zinegotziak, Foru Aldundiko diputatuak eta Europako parlamentuakoak  aukeratu behar dira. Gogoratu arratsaldeko 20:00 arte hauteslekuak irekita egongo direla herriko puntu ezberdinetan. Duela lau urte arratsaldeko 18:00etan %50,13ko partehartzea izan zen. Orduan datu gehiago.