2019/06/06 18:00

Ospakizuna

Zirimararen ikasturte amaierako festa eta balantze eguna

Zirimararen ikasturte amaierako festa eta balantze eguna
frontoia / Sutegi, Usurbil

Zehaztasunak: ikasturtea agurtzeko festa eta balorazio-gogoeta saioa.

Frontoian:
18:00
Jolas erraldoia. Gurasoak ere parte hartzera anima daitezke.

Sutegin:
18:45 HH5, LH1-2ko gurasoekin balorazio eta gogoeta saioa. LH 3-4 haur eta gurasoentzako argazki emanaldia.
19:15 LH1-2ko haur eta gurasoentzako argazki emanaldia eta LH 3,4,5eko gurasoekin balorazio eta gogoeta saioa.

Oharrak:
-Argazki emanaldiei begira, “bi adin tarteetako seme-alabak baldin badituzue, txanda bat aukera ezazue guztiekin batera egon ahal izateko”. 
-Gogoeta saioak gurasoei soilik zuzenduak izango dira. “HH5 eta LH5ekoak ere gonbidatuak zaudete. Anima zaitezte zuen kezkak, interesak eta beharrak gurekin partekatzera. Guztion artean eskola kiroleko programa hobetuko dugu!”.

Antolatzailea: Zirimara taldea.