"Atãria", Yolanda Arrietaren azken lanaren aurkezpena 19:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 5a, 08:45

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria herritarraren lan berria ezagutu nahi? Apuntatu ongi hitzordua; bere "Atãria" argitalpen berria Sutegi udal liburutegian aurkeztuko du ekainaren 5ean (asteazkena) 19:00etan.

Kabiene elkarlan guneko kidea ere baden idazleak bere liburua berriki aipatu egoitzan bertan aurkeztu zien, Udarregi Ikastolatik bertaraturiko DBH4ko ikasleei. Kabiene ezagutzeko aukera izan zuten bide batez, elkarlan guneko kideek ateratako ondoko argazkian ikus dezakezuenez.

Datorren astean Sutegi udal liburutegian aurkeztuko du "Atãria" Yolanda Arrietak. "ATÃRIA lau ikasle ezezagun institutu berean ATÃRIA bi jauzi denboran eta hamaika jirabira bidean ATÃRIA utopiazko babesgunea hiri distopiko batean ATÃRIA txango egiati bat fikziozko etorkizunean".

YOLANDA ARRIETAREN "Atãria" LIBURU AURKEZPENA
Eguna: ekainak 5, asteazkena.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegi udal liburutegia.
Zehaztasunak:
-Atãria Yolanda Arrietak, idatzi duen gazteentzako eleberriaren aurkezpena. Gazte zein helduentzako saioa.
-Atãria: etorkizun hurbilera salto eginez, euren nahiak eta ametsak egia bihurtzeko “bidaiari” ekingo diote lau gaztek. 

Irudiaren egilea: Kabiene.