"Zure eskuek bizitza bat salba dezakete"
Aldarri honen bueltan, zortzigarrenez "BBS/RCP Eguna" antolatu du DYA-k. "Sentsibilizazio-kanpaina honekin Bihotz-Biriken Geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantzia gogorarazi nahi dugu", egunotan hainbat udalerrietan antolatu egokituko dituzten doako formazio guneen bidez. Usurbilen larunbat arratsaldean (ekainak 1), 17:00-20:00 artean.
DYA-k ohartarazi duenez, "Bihotz-Biriken Suspertzearen (BBS/RCP) teknika oso erraza da —ikasteko 10 minutu baino ez dira behar, nahiz eta aurretiko osasun formakuntzarik ez izan—, eta edozein pertsonaren eskura dago, bere adina edozein dela ere".

Sagarrondotik Sagardora
Alkartasuna Kooperatibak otsailaz geroztik abian duen ikastaroko hurrengo saioa, larunbat goizean (ekainak 1), 9:00-13:00 artean Potxoenean. Izena aurrez eman ahalko da:
-Ekainak 1: Sagastien udako kimaketa, gatzak eta izurriteak. Aitor Etxeandia.
-Uztailak 13: Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa. Josu Osa.
-Irailak 7: Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak. Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.
Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.
Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
alkartasuna.eus
Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.
Laguntzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.