Itxuraz behintzat kalte materialak baino ez ditu eragin gaurko istripuak. Duela astebetekoarekin gertatu bezala, ibilgailuak errepidetik kendu artean trafikoa etenda izan da 15:30ak aldera eta ondorioz auto ilarak sortu dira.
Aurreko ostiralean baita
Joan den ostiral arratsaldeko 17:00ak aldera gertatu zen duela astebeteko istripua N-634 errepidean, Troia eta Txikierdi arteko errepide zatian. Zorionez ez zen zauritu larririk izan. Usurbilgo Udalak sare sozialen bidez zabalduriko ondoko argazkian ikus daitekeen moduan, istripua izan zuen autoa errepide erdian geratu zen trabeska. Kalte material nabariekin, auto aurrealdean bereziki. Ondorioz, errepidea guztiz itxi behar izan zuten. 3 bat kilometroko auto ilarak sortu ziren. Larrialdi zerbitzuak bertaratu eta autoa errepidetik kendutakoan zabaldu zuten errepidea.
Bi istripuak, Usurbil alderik alde zeharkatzen duten ohiko puntu beltzetan gertatu dira.