Ezkerretik eskuinera, Iker Zaldua Martin, Oier Arroio Ilarramendi, Ilargi Harto Flores, Peru Aranburu Leiva, Arantxa Orbegozo Sarasua, Ekain Salegi Urrestarazu eta Imanol Goenaga Oiarzabal. Ikasle talde hau aritu da Batxilergoa egiten Oriarte Institutuan.
Amaitu dituzte ikasketak, gerora unibertsitate batera edo bestera joateko ateak irekiko dizkien selektibitatearen atarian dira jada. Agur festa antolatu diete Institutuak, ikastetxea uztera doazenei. Argazki proiekzio, titulu banaketa eta luntx eder baten bueltan izan da. Hainbat ikasleek irakasle izan dituztenak omentzeko ere baliatu dute tartea, eta une hunkigarri bat baino gehiago bizi izan da eguerdian Institutuan.
Baikortasunez beteriko animu mezu artean agurtu dituzte ikasleak. Donna Apellaniz Nieto hezitzaile eta emozio inteligentzia arloko formatzaileak hitzalditxoa eskaini die ikasleei. Selektibitatearen eta ikasketa ziklo berriaren atarian, datorkien garai aldakorraz gozatzeko mezua helarazi die. "Tentsio hori bizi eta ahal den heinean gozatzeko esango nieke. Alderdi positiboei heldu eta horiek ikusgarri egitea, norabide horretan borroka egitea, baina lasai hartu. Pauso handi bat da hau baina honako hau bizitzarako hartzeko bulkada izan dadila".