Uda giro betean murgilaraziko gaituzten ekitaldiak nagusi, Usurbilgo Udalak kaleratu berri duen ekaineko kultur agendan. Gipuzkoako Eskola Txikiek Agnagan ospatuko dute urteroko jai nagusia igandean, hilaren 9an. Astebete beranduago, xiberotarrak bisitan izango ditugu. Maskarada Eguna ospatuko dugu Usurbilen.
Kalezarko eta Usurbilgo jaiek hartuko diote lekukoa maskaradari. Tartean, ikasturte amaierako ekitaldiak Udarregiren Ikastola Egunean edota Zumarte Musika Eskolako ikasleen azken kontzertuetan.
Ikasleak oporraldian murgildu berritan abiaraziko du Gaztelekuak uda parterako antolatu duen eskaintza eta UEMA-k antolaturiko Salto Topaketa ibiltariak Usurbil izango du abiapuntu hilaren 26an.
Honatx Usurbilgo Udalak kaleratu duen ekaineko kultur agendak asteotarako dakartzan hitzorduen berri: