Ekainaren 15eko Ikastola Eguneko bazkaritarako txartelak erosteko azken eguna

Ikasturtea jai giroan amaituko du Udarregi Ikastolak, ekainaren 15erako antolatu duen Ikastola Egunarekin. Jolasak, haur ikuskizuna, musika, dantza giroa... eta herri bazkaria antolatu dute frontoian. Gogoan izan, larunbateko otordurako txartelak erosteko azken eguna izango duzue astelehen hau, ikastolako idazkaritzan.

Udarregi Ikastolak prest du ikastola kideak jai giroan murgilaraziko dituen egitaraua: 

IKASTOLA EGUNA
Ekainak 11, asteartea
18:00 
Udarregi Ikastolako antzerki taldearen emanaldia Sutegin: “Egun bat ikastolan”.
Sarrerak doan, gonbidapenen bidez banatuko dira emanaldi egunean bertan.

Ekainak 14, ostirala
17:00 
“Hondartzaren amaiera” antzezlana Olanoeneko anfiteatroan.
Ondoren, txokolate jana Askatasuna plazan.

Ekainak 15, larunbata: Udarregi Ikastolaren Eguna
08:30 Esnadeia herrian zehar, herriko txistularien eskutik.

09:00-12:00 Ikastola eta Oiardo Kiroldegi inguruan jolasak ikasleentzat.

12:00-12:50 HH-koen “Abere Festa” ikuskizunaKiroldegian.

Oharra: 11:40ean irekiko dira futbol zelaiaren aldeko ateak. Sarrera-txartelak bertan emango dira. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.
14:00-19:00 Herri bazkaria frontoian. Txartelak ekainaren 5etik 10era salgai ikastolako idazkaritzan. Hurbilago Elkarteak sukaldaturiko menua: 
-Haur eta gaztetxoentzat: makarroiak tomatearekin, oilaskoa saltsan, izozkia, ogia eta ura.
-Helduentzat: itsas entsalada, oilaskoa saltsan, gazta krema eta azenario tarta, ogia, sagardoa/ardoa/ura, kafea.
Bazkalostean:
15:30-16:00 LH5. maila. Musika saioa frontoian.
16:00-17:00 Julen magoa Sutegi atarian.
17:00-19:00 Alaken taldea, Muxikoak eta gehiago frontoian.
Antolatzaileak: Udarregi Ikastola eta Hitz Aho Guraso Elkartea.