Ekainak 5 ditu gaur, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna. Zer ospatu gutxi dugun arren inguruotan. Herriko txoko desberdinetatik begi bistakoa den errauste planta martxan jartzear dutela biziko dugu aurtengoa. Eta aldaketarik izan ez eta aurreikusitakoa betetzen bada, 2020ko Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ke toxikoa aireratzen ikusiko dugu Zubieta gaineko erraustegia.
Gogoan izan, apirilaren 25ean heldu ziren lehen kamioiak errausketaren zero gunera, Tratamendu Mekaniko Biologikorako (TMB) plantara. Gipuzkoako Foru Aldundiak finkatua duen egutegia kontuan izanda, aurtengo urrian instalakuntza osoa martxan izatea aurreikusten du. Lanak hilabete honetan bertan amaitu nahi dituzte. Ekainetik urrira erraustegia probetan izan nahi dute.

Paraleloki garatzen ari diren lanen bi faseen baitan azpiegiturok eraikitzen ari dira hiru lursail ezberdinetan: 31.988 metro karratuko lur eremuan, biometanizazio eta zepentzako plantak; bestean, erraustegia eta tratamendu mekaniko-biologikorako plantak; eta hirugarrenean “Naturklima”.