Izen ematea ixtear, Mintzalagunek larunbaterako Zumeta Arte Estudiora antolaturiko txangoan

Aurreko edizioan Txokoaldeko Txalaparta Txokoa ezagutzeko aukera izan zuten. Etumeta AEK euskaltegiak, Udalarekin eta NOAUA! K.E.-rekin elkarlanean kudeatzen duen Mintzalagun egitasmotik txangoa antolatu dute ikasturte amaiera honetan, Zumeta Arte Estudiora oraingoan. Ekainaren 15ean izango da. Izen ematea ixtear da.

Goizeko 10:00etan finkatu dute Mikel Laboa plazan, Txikierdi aldera oinez abiatzeko hitzordua. Irteeran parte hartu nahi duenak ahalik eta azkarren, ekainaren 13a baino lehen eman dezala izena (doan) bideotatik: 607 609 379 edo usurbil@aek.eus. Antolakuntzak ohartarazi duenez, plaza mugatuak izango dira.

Udan ere euskara ahotan hartu eta mintzapraktikan aritu nahi dutenentzat izen ematea zabaldu du Etumeta AEK euskaltegiak. “5-6 laguneko taldeak izaten dira; horiek osatzeko, kontuan hartzen ditugu parte-hartzaileen disponibilitatea, adina eta zaletasunak. Mintza taldeak bildu ahal dira kafetegian, tabernan, edo paseoan ibiltzeko... parte hartzaileek erabakitzen dute non eta noiz, beti lagun giroan”. Mintzalagunekin batera, udan ere euskara ikasi edo maila hobetzeko ikastaro eskaintza zabala prestatu du AEK-k. Informazio gehiagorako: 607 609 379 / usurbil@aek.eus / aek.eus