Aisialdiko indarkeria matxistaren aurkako gida lantzeko saioa 18:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2019ko eka. 7a, 07:44

Aisialdian eta jai giroko sexu eraso eta eraso matxistei aurre egiteko gida lantzeko saioa deitu du Usurbilgo Udalako Parekidetasun Sailak ostiral honetarako, ekainak 7.

Ostiralean, ekainak 7, 18:00-20:00 artean Potxoenean. Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak deitutako formazio saioa, norbanako nahiz eragile orori zuzendua dago, baina bereziki, mugimendu feministari, herri eragileei, aisialdikoei edota jaiak antolatzen dituztenei. Sexu eraso eta eraso matxisten prebentzioan eta arretari dagokionean, kontzientzia soziala eta sentsibilizazioa handitu eta indarkeria mota honen aurkako erantzuna hobetu eta koordinatzeko gida landuko da bertan, gero herri mailan zabaltzeko. 

Pintxo pote feminista
Martxoaren 8ko greba feminista antolatu zuen emakume taldeak biltzen segi du ordutik. Abian duten lanketari zer forma eman, norantz jo erabakitzeko hausnarketa prozesua abiatuko dute udazkenean. Aurretik, ostegunetako pintxo poteak girotze aldera, bi film proiekzio antolatu dituzte. Lehenengoa maiatzaren 30erako iragarri zuten, hurrengoa ekainaren 13an 21:00ak aldera frontoian. "La chica danesa" filma eskainiko dute.  "Einar Wegener margolaria emakume sentitzen dela jabetzen da. Historiako lehen sexu-aldaketa kasuan bilakatuko da bere emaztearen babes eta laguntzaz. Einarren genero identitatearen aurkikuntzara bideraturiko bikote baten benetako maitasun istorioa".